XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Biharamunean Hondarribia makurtu zen, setiatuek ez bait zuten beste irtenbiderik.

Kanporatu ziren, banderak zabalik eta harma guztiak aldean zeramatzatela.

Nafarrak Hondarribiako esparruan geratu ziren, eta baita Amaiurren.

Medrano-ko Jaime Belaz kapitain adoretsuaren gidaritzapean, Amaiurren, bere semea Luis, Bitor Mauleon, Migel eta Joan Xabierko anaiak, eta gudamutil multzoa babestu ziren.

Baztan ibarraren gainean, amaren jatorretxe ondoan, Xabierko semeek nafar azken lurralde askatua babespean hartu zuten, eta arreta biziz defendatzeari ekin zioten.

Negu osoan, berrehun nafar zinezko erregeri leialek, han tinko jarraitu zuten, espainiarrak zirikatuz.

Migelek, zor nahiz lor, bere diruz saritzat zuen talde txiki batekin, Zigako elizatik zelatan zegoen, Iruineatik Baztanerako iragan bidea zaintzen, begibelarriak erne.

Bere bizkar zuen Baztango atearen babesa.

Bitartean, Zangozan, tronpetaren soinuz, eta jendaurreko aldarriz, matxinatuen izenak ozenki oihukatu zituzten agintariek, 30 eguneko epean beren aurrean ager zitezela aginduz.

Eta baldintza hori ez betetzekotan, saltzailetzat hartu eta zigortuko zituztela.

1521.eko azaroan, Miranda-ko Kondea zen Franzisko Zuñiga Avellaneda, Nafarroako erregeordekoa izendatua izan zen.

Nafartarren iraultzak gogorki zapaltzeko prest zetorren.

1522.eko apirilan hirurogei arkabuzdunen gudataldea Amaiurren aurka bialdu zuen.

Eta ekainaren 4 an, Miranda bera Iruineatik Belate aldera irten zen.